Lehiaketa

Zesta-puntako Udazken Sariko finalak, ostiralean, Mutrikun

B multzoko finalak izango dira ikusgai, 19:30etik aurrera, Miruaitz pilotalekuan; A multzoko finalak urtarrilean jokatu zituzten, Tolosan: Beristain (Danok Bat)-Juaristi (Danok Bat) bikoteak irabazi zuen alebinetan, eta Agirregomezkorta (Danok Bat)-Zeberi

Eskola Kiroleko behin-behineko debekuak eragina izan du zesta-puntako Udazken Sarian ere, eta asteburu honetan berrekingo diote lehiari. Hain zuzen ere, B multzoko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Mutrikun; 19:30ean hasiko da jaialdia, alebinen norgehiagokarekin, eta infantilen txanda izango da ondoren. A multzoko finalak urtarril hasieran jokatu zituzten, Tolosan: Beristain (Danok Bat)-Juaristi (Danok Bat) bikoteak irabazi zuen alebinetan, eta Agirregomezkorta (Danok Bat)-Zeberio (Hondarribia) bikoak infantiletan.

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu B multzoko finalen xehetasunak:

Otsailak 4, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta, alebinak:
MENDIZABAL (Donostia Jai Alai) – ENBIL (Zumaia) /
PANIAGUA (Danok Bat) – GOÑI (Zumaia)

2. Zesta-punta, infantilak:
ELEZGARAI (Danok Bat) – WATKINS, F. (Zumaia) /
LAZKANOTEGI (Hondarribia) – ARRIZABALAGA (Danok Bat)

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta-Alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.