Larraitz Etxanizi eta Amaia Gonzalezi nagusitu zitzaien Tolosako Beotibarren jokatutako finalean; Isa Ayerdi-Maite Almandoz eta Kristina Ezkurdia-Emeren Gelbenzu bikoteak finalaren atarian gelditu ziren; 10 bikotek hartu du aurten parte emakume palisten f
Mirari Arzalluzek eta Amaia Aizpuruk irabazi dute 2018ko Aisiako Emakumea Pilotariko Txapelketa Azkarra. Larraitz Etxanizek eta Amaia Gonzalezek osatutako bikotea hartu zuten mendean finalean, 15-4ko emaitzarekin. Festa polita izan zen larunbatekoa (2018-12-15) Tolosako Beotibarren. Izan ere, Txapelketa Azkarraz gain, federatuen Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako gomazko paletako finaletaz gozatzeko aukera izan zen.
Multzoen zozketa egin, eta 10:00etan ekin zioten lehiari palistek. 10 bikotek hartu du parte aurtengo txapelketan, hauexek:
- Edurne Osa – Helena Artano
- Kristina Ezkurdia – Emeren Gelbenzu
- Ana Odriozola – Maria Ostolaza
- Mirari Arzalluz – Amaia Aizpuru
- Leire Martin – Eneritz Elorza
- Larraitz Etxaniz – Amaia Gonzalez
- Isa Ayerdi – Maite Almandoz
- Amaia Alkorta – Arantxa Gorostegi
- Ane Diaz – Maialen Garmendia
- Laura Carretero – Ana Mayoz
14:00ak aldera arte ligaxka jokatu zuten guztiek, eta 1. fasea amaituta elkarrekin bazkaltzeko bildu ziren. Bazkal ondoren hasi zen bigarren fasea, multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jokatu beharreko finalerdiekin. Ondorengo lerrotan dituzue finalerdien xehetasunak (partidak 15 tanto edo 15 minutura):
– Mirari Arzalluz-Amaia Aizpuru 15 / Isa Ayerdi-Maite Almandoz 5
– Larraitz Etxaniz -Amaia Gonzalez 9 / Kristina Ezkurdia-Emeren Gelbenzu 6
Azkenik, irabazleek finala jokatu zuten, 16:30ean (hau ere 15 tantora edo 15 minutura):
MIRARI ARZALLUZ-AMAIA AIZPURU 15 / LARRAITZ ETXANIZ-AMAIA GONZALEZ 4
Albiste honi erantsitako artxiboan ikus ditzakezue txapelketako emaitza eta sailkapen guztiak. Bestetik, webgune honetako Argazki galeriak txokoan ikusgai da Aisiako Emakumea Pilotariko Txapelketa Azkarreko irudi bilduma.
Letek (Danok Bat) eta Garikanok (Zumaia) osatutako bikoteak irabazi du aurtengo Zesta-puntako Udazken Saria, alebinen kategorian. Eta infantiletan Aguirrek (Zumaia) eta Itoizek (Beotibar) osatutako bikoa izan da nagusi. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:
Abenduak 14, ostirala, 19:45, Tolosa-Beotibar
1. Zesta-punta, alebinak:
LETE (Danok Bat) – GARIKANO (Zumaia) 2 (8, 13, 5) /
ITURBE (Beotibar) – BALDA (Beotibar) 1 (13, 9, 1)
2. Zesta-punta, infantilak:
AGUIRRE (Zumaia) – ITOIZ (Beotibar) 2 (13, 13) /
ALTUNA (Beotibar) – ANSOLA (Danok Bat) 0 (9, 6)
Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere binaka jokatu dute, eta izena klubaren bidez eman duten arren, norbera ordezkatuz aritu dira. Astero bikote desberdinak osatu dira, klub desberdinetako puntistak nahasteko eta, era berean, txapelketa orekatzeko eta lehia bereziago egiteko. Puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, dena den, ez bikoteari; eta hala osatu da gero sailkapena, bakoitzaren puntuazioari erreparatuz.
Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta atalean dago ikusgai lehiaren informazio guztia.
*Argazkia: Tolosako Beotibar Zesta-punta Elkartea


