Lehiaketa

Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak

Puntista alebinak eta infantilak lehiatuko dira; 17:00etan hasiko da jaialdia, Beotibarren

Urteko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan: zesta-puntako Udazken Sarikoak, hain zuzen ere. Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek jokatuko dituzte, igandean, 17:00etatik aurrera, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hauxe aurreikusitako jaialdia:

Urtarrilak 8, igandea, 17:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak B:
GARMENDIA (Gazteleku) – AMEZTEGI,L. (Gazteleku)
LARRAÑAGA (Gazteleku) – VICENTE (Gazteleku)

2. Zesta-punta, alebinak A:
URREIZTI,U. (Danok Bat) – URREIZTI,M. (Danok Bat)
TXURRUKA,A. (Danok Bat) – LIZARRAGA (Beotibar)

3. Zesta-punta, infantilak:
AGIRREGOMEZKORTA,A. (Danok Bat) – BEREAU (Hondarribia)
ESTEVEZ (Hondarribia) – LOPETEGI (Gazteleku)

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako puntistek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Lehia berezia da zesta-puntako Udazken Saria. Adibidez, izena klubaren bidez eman bazuten ere, norbera ordezkatuz aritu dira pilotariakBikoteka jokatu dute, baina bikoteak aldatzen joan dira jardunaldiro. Bikoteak zozketaz erabaki dira guztietan. Eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. 

Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honekdenek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman. Maila orekatzen laguntzen da, era berean, eta lehia bereziagoa sortzen.

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan daude ikusgai sailkapenak eta lehiaren informazio guztia.

*Argazkiak: Gazteleku eta Danok Bat klubak.

miniImagen

Finalen jaialdi politarekin bukatu da 2022-23 denboraldiko Zesta-puntako Udazken Saria; Tolosan zuten hitzordua, igandean, Gipuzkoako puntista alebinek eta infantilek. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Urtarrilak 8, igandea, 17:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak B:
GARMENDIA (Gazteleku) – AMEZTEGI,L. (Gazteleku) 2 (13,13)
LARRAÑAGA (Gazteleku) – VICENTE (Gazteleku) 0 (4,8)

2. Zesta-punta, alebinak A:
URREIZTI,U. (Danok Bat) – URREIZTI,M. (Danok Bat) 1 (13,10,4)
TXURRUKA,A. (Danok Bat) – LIZARRAGA (Beotibar) 2 (12,13,5)

3. Zesta-punta, infantilak:
AGIRREGOMEZKORTA,A. (Danok Bat) – BEREAU (Hondarribia) 2 (11,13,5)
ESTEVEZ (Hondarribia) – LOPETEGI (Gazteleku) 1 (13,8,2)

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako puntistek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Lehia berezia da zesta-puntako Udazken Saria. Adibidez, izena klubaren bidez eman bazuten ere, norbera ordezkatuz aritu dira pilotariakBikoteka jokatu dute, baina bikoteak aldatzen joan dira jardunaldiro. Bikoteak zozketaz erabaki dira guztietan. Eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. 

Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honekdenek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman. Maila orekatzen laguntzen da, era berean, eta lehia bereziagoa sortzen.

Hain zuzen ere, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan dago ikusgai informazio guztia.

*Argazkiak: Gazteleku eta Beotibar klubak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.