Lehiaketa

Zesta-puntako Udazken Saria. Txapeldunak

16:00etan hasiko da jaialdia, Ametsa trinketan

Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Irurako Ametsa trinketan. 16:00etan hasiko da jaialdia, eta kadeteen norgehiagoka ikusteko aukera izango da lehenik, eta jubenil kategoriakoena ondoren. Hauxe izango da jaialdia:

Otsailak 5, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Xare, kadeteak:
AMETSA 1 (Oier Maiza-Aitor Aristi) / AMETSA 2 (Eñaut Galartza-Aimar Heras)

2. Xare, jubenilak:
AMETSA 1 (Julen Zabalegi-Oier Iturbe) / AMETSA 2 (Matxalen Mendizabal-Markel Mujika)

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai.

miniImagen

Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketako finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean, Ametsa klubeko pilotariek. Kadeteen eta jubenilen lehiak ikusteko aukera izan zen, Irurako Ametsa trinketan. Hauexek izan ziren emaitzak:

Otsailak 5, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Xare, kadeteak:
AMETSA1 16 / AMETSA2 40

2. Xare, jubenilak:
AMETSA1 40 / AMETSA2 29

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai.

miniImagen

Baditugu txapeldunak Zesta-puntako Udazken Sarian. Urtarrilaren 8ko jardunaldian jokatu zituzten A multzoko finalak, Tolosan. Eta, Eskola Kiroleko behin-behineko debekuak eragindako etenaren ondoren, joan den ostiralean (2022-02-04) izan ziren ikusgai B multzoko lehiak, Mutrikun. Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

A MULTZOA


– Alebinak:
BERISTAIN (Danok Bat) – JUARISTI (Danok Bat) 2 (13, 13)
SARASOLA (Beotibar) – BEREAU (Hondarribia) 0 (9, 12)

– Infantilak:
WATKINS, M. (Zumaia) – OTAÑO (Danok Bat) 0 (6, 12)
AGIRREGOMEZKORTA (Danok Bat) – Zeberio (Hondarribia) 2 (13, 13)

B MULTZOA


Alebinak:
MENDIZABAL (Donostia Jai Alai) – ENBIL (Zumaia) 2 (13, 13)
PANIAGUA (Danok Bat) – GOÑI (Zumaia) 0 (10, 6)

Infantilak:
ELEZGARAI (Danok Bat) – WATKINS, F. (Zumaia) 2 (13, 13)
LAZKANOTEGI (Hondarribia) – ARRIZABALAGA (Danok Bat) 0 (6, 7)

Beotibar, Danok Bat, Donostia Jai Alai, Gazteleku, Hondarribia eta Zumaia klubetako pilotariek hartu dute parte aurtengo txapelketan.

Hainbat berezitasun ditu txapelketa honek. Aurreko edizioetan bezala, aurten ere norbera ordezkatuz aritu dira pilotariak, nahiz eta izena klubaren bidez eman. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak desberdinak izan dira jardunaldiro, eta puntuazioa pilotari bakoitzari egokitu zaio, ez bikoteari. Klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera emanez, hartara maila orekatzen laguntzeko eta lehia bereziagoa egiteko.

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta-Alebinak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta-Infantilak ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.