Gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. mailako finala irabazi du Zarautz 2 taldeak, emakumezkoen gomazko paletako jubenilen mailakoa Intxurre 1ek, larruzko paletako lehian izan da nagusi Euskal Jolas 2, eta zesta-puntako kadeteen norgehiagokan Danok Bat
Zarautz, Intxurre, Euskal Jolas eta Danok Bat klubek irabazi dituzte Udaberri Sariko lehendabiziko finalak. Gizonezkoen gomazko paletako nagusien 1. mailako lehia irabazi du Zarautz 2 taldeak, Intxurre 1ek emakumezkoen gomazko paletako jubenilen mailakoa, Euskal Jolas 2 larruzko paletako lehian nagusitu da, eta Danok Bat taldea zesta-puntako kadete mailako norgehiagokan.
Hemen finaletako hiru jaialdien xehetasunak:
Martxoak 6, ostirala, 20:00, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta, nagusien 1. maila, gizonezkoak:
ZARAUTZ 2 (Zabala-Elizondo) 25 / DANOK BAT 1 (Arrizabalaga-Garalde) 23
2. Gomazko paleta, jubenilak, emakumezkoak:
INTXURRE 1 (Agirre-Olano) 30 / ZUMAIA (Etxaide-Azkue) 27
Martxoak 7, larunbata, 11:00, Deba-Aldats
1. Larruzko paleta, nagusiak:
TOLOSA (Iraola-Laamirni) 23 / EUSKAL JOLAS 2 (Badiola-Aristi) 35
Martxoak 7, larunbata, 19:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta, kadeteak:
DANOK BAT (Zubizarreta-Ansola) 30 / DONOSTIA JAI ALAI (Merino-Alberro) 18
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.


