Lehiaketa

Zarautz (1. maila) eta Danok Bat (2. maila), Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan

Aizpuru-Daguerreren Zarautz taldeak Salaberria-Huegun bikotearen Loiolatarra 2 hartu zuen mendean 1. mailako finalean, eta 2. mailakoan Elezgarai-Garalde bikoaren Danok Bat taldeak Epelde-Juaristiren Azkoitia 2ri irabazi zion

Zarautz eta Danok Bat taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean. Joan den ostiralean (2017-11-24) jokatu ziren Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen gomazko paletako finalak, Donostiako Loiola auzoan. Zarautzek 1. mailako lehia irabazi zuen, Loiolatarra 2 taldearen aurka. Eta Danok Bat taldeak jantzi zuen 2. mailako txapela, Azkoitia 2 mendean hartuta.

Ondoren zehazten dugu jaialdia: 

Azaroak 24, ostirala, 20:30, Donostia-Loiola

1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) 25 / AZKOITIA 2 (Epelde-Juaristi) 16
 
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) 25 / LOIOLATARRA 2 (Salaberria-Huegun) 16
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketako irudiak daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.