Izen-emateak

Zabalik da Udaberri Sarian izena emateko epea

Abenduaren 27a izango da horretarako azken eguna.

Dagoeneko zabalik da 2012-2013ko Udaberri Sarian izena emateko epea.

Txapelketa urtarrilaren 13tik martxoaren 24  bitarte jokatzea aurreikusten da.

Urtero moduan, hainbat espezialitate izango dira aukeran:
 

Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).

Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).

Pala motza: nagusiak (maila bakarra).

Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).

Abenduaren 27a izango da izena emateko azken eguna.

Webgune honetako Lehiaketa atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.