Abenduaren 23a, astelehena, izango da horretarako azken eguna.
Dagoeneko zabalik da 2013-2014ko Udaberri Sarian izena emateko epea.
Txapelketa urtarrilaren 12tik martxoaren 30 bitarte jokatzea aurreikusten da.
Urtero moduan, hainbat espezialitate izango dira aukeran:
– Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1., 2. eta 3. maila) eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila).
– Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak (guztietan maila bakarra).
– Gomazko paleta: nagusiak (1. eta 2. maila).
– Pala motza: nagusiak (maila bakarra).
– Larruzko paleta: nagusiak (maila bakarra).
Abenduaren 23a izango da izena emateko azken eguna.
Webgune honetako Lehiaketa atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua…


