Izen-emateak

Zabalik da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan izena emateko epea

2. urteko alebinak eta infantilak ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka

Dagoeneko zabalik da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan izena emateko epea. Orain jokoan den txapelketaren jarraipena izango da, 2. urteko alebinak eta infantilak ere ariko baitira bigarren lehia honetan; dena den, orain eskuz banaka jokatzen ari diren bezala, gero eskuz binaka jardungo dute.

Aipatutako txapelketa hau urtarrilaren 16tik apirilaren 3ra bitarte jokatuko dela aurreikusten da.

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak…

Abenduaren 16a izango da izena emateko azken eguna.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.