Hauteskundeak

Zabalik da GEPFren Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea

Hilaren 25a, asteartea, izango da horretarako azken eguna

Badoa pixkanaka aurrera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua

Atzo (2025-03-17), Hauteskunde Batzordeko kideak bildu, eta Hauteskunde Egutegiari zein Batzar Orokorraren osaerari alegaziorik izan ez denez, ondorengo akordioak hartu zituzten:

  1. GEPFren Batzar Orokorraren osaera behin betiko onartzea
  2. GEPFko Zuzendaritza Batzorderako Hauteskunde Egutegia behin betiko onartzea
  3. Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori 2025eko martxoaren 25ean amaituko da

Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak atalean kontsulta daiteke. Eta, aurrez aurre, federazioaren bulegoan (Kirol Etxea. Donostia).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.