Izen-emateak

Zabalik da denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea

Herriarteko Txapelketan, Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian eta Errendimenduko Udaberri Sarian eman daiteke izena, martxoaren 28ra arte

Dagoeneko zabalik da 2011-12 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, hauexek dira aukerak: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria (eskua, pala eta zesta-punta), Udaberri Saria (eskuz banaka 4 1/2an) eta Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka). Guztietan martxoaren 28a, asteazkena, izango da izena emateko azken eguna.

Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

HERRIARTEKO TXAPELKETA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuko txapelketa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak), palakoa (larruzko paleta eta pala motza; nagusiak) eta zesta-puntakoa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak).

Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 13tik uztailaren 8ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena (izen-emate orria eta errolda agiriak).

UDABERRI SARIA (4 1/2)


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka, 4 t´erdiaren barruan; kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 24ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.

ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 22tik ekainaren 30era bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 28a, asteazkena.

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak…). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.