Izen-emateak

Zabalik da 2013-2014ko Herriarteko Txapelketan izena emateko epea

MugiMark mugikorrentzako markagailuak epaile lanak egiteko balio du.

MugiMark markagailua Isurkik egindako mugikorrentzako aplikazio bat da. Epaileen lana errazte aldera, MugiMark markagailuaren bidez, partiden arbitrajea mugikorraren bitartez egin ahalko da. Partida federatu nahiz profesionalentzako markagailuak egin dituzte.

MugiMarken aurkezpena apirilaren 2an izango da, Kirol Etxean, 19.30ean hasita. Mugikorrarentzako markagailu honek eskaintzen dituen abantaila ororen xehetasunak aurkeztuko dira bertan.

MugiMarken instalazio eta erabileraren inguruko tutorialak dituzue jarraian:

·  MUGIMARK nola instalatu: http://youtu.be/6XKN-78mtlo

·  MUGIMARKen erabilera partidu afizionatu/federatuetan: http://youtu.be/_7T2Kcjlu_I

·  MUGIMARKen erabileraprofesionalen partiduetan.: http://youtu.be/6qCAFZB0IQk

MugiMarken inguruko guztia jakiteko beraz, apirilaren 2an Kirol Etxean, 19:30ean egingo den aurkezpenean ikusiko dugu elkar.

miniImagen

Dagoeneko zabalik da 2013-14ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izena emateko epea.


Urtero legez, aurten ere eskua, pala eta zesta-puntako lehietan ariko dira Gipuzkoako pilotariak.


Txapelketa maiatzaren 11tik uztailaren 6ra bitartean jokatzea aurreikusten da.
 
Martxoaren 31 izango da izena emateko azken eguna. Apirilaren 4ra arte egin ahal izango dira aldaketak, eta egun hori izango da, hain zuzen ere, errolda-agiriak jasotzeko azkena (errolda-agiri horiek gabe ezin da osatutzat jo izen-ematea).
 

Ondoren zehaztuko ditugu txapelketaren xehetasunak:
 
HERRIARTEKO TXAPELKETA

Jokamoldeak eta kategoriak: eskuko txapelketa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak), palakoa (larruzko paleta eta pala motza; nagusiak) eta zesta-puntakoa (binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak).


Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 11tik uztailaren 6ra bitartean.


Izena emateko azken eguna: martxoaren 31a, astelehena (izen-emate orria eta errolda agiriak.)


 
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa honen inguruko informazio guztia, baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak…).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.