Urte berriarekin batera txapelketa ofizialen denboraldiko bigarren multzoari ekingo diogu. Hainbat txapelketa eta lehia abiatuko dira datozen jardunaldietan:
Urtarrilaren 11ko jardunaldia:
- Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, paleta argentinarreko lehia (nagusiak 1. eta 2. maila)
- Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paleta banaka 7aren barruko lehia (nagusiak 2. maila)
- Udaberri Sarian, eskuz binakako lehia (kadeteak 2. maila)
- Errendimenduko eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketa (alebinak eta infantilak)
- Eskola Kiroleko Txapelketan, zesta-punta alebinak
Urtarrilaren 18ko jardunaldia:
- Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paleta banaka 7aren barruko lehia (nagusiak 1. maila) eta larruzko paletakoa (kadeteak)
- Udaberri Sarian, gainontzeko espezialitateak
- Eskola Kiroleko Txapelketan, zesta-punta infantilak
Urtarrilaren 25eko jardunaldia:
- Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan, eskuz banakako eta xareko lehiak
- Udaberri Sarian, emakumeen eskuz binakako lehia (kadeteak)
- Errendimenduko emakumeen eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketa (alebinak eta infantilak)
Pixkanaka-pixkanaka joango gara informazio gehiago ematen.
Zorte on denoi eta disfrutatu!
