Lehiaketa

Urnieta, Oiarpe, Behar Zana 2 eta Behar Zana Trinketeko eskuz binakako txapeldunak

Kadete, jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Joan den larunbatean (2015-03-07) jokatu ziren 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz binakako finalak, Irurako Ametsa trinketean.
 
Urnieta taldeak irabazi du Oiarpe 1en aurka eskuz binaka kadeteen mailako finalaJubenil kategorian Oiarpe izan da garailea Hernani 2 ren aurka jokatutako finalean. Nagusien 2. mailako txapela Behar Zana 2k eraman du etxera, Behar Zana 1 irabazita. Azkenik, mutil nagusien 1. mailako txapelduna Behar Zana izan da, Urnieta garaitu ostean.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Martxoak 7, larunbata, 16:15-IRURA – Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka kadeteak: OIARPE 1 (Ugalde-Lopez) 14/ URNIETA (Odriozola-Aldunberri) 40
 
2.Eskuz binaka jubenilak: OIARPE (Salaberria-Otaño) 40 / HERNANI 2 (Pagola-Urruzola)11
 
3.Eskuz binaka nagusiak – 2. maila: BEHAR ZANA 1 (Irisarri-Iraola) 23 / BEHAR ZANA 2 (Irisarri-Muguruza) 40
 
4.Eskuz binaka nagusiak – 1. maila: URNIETA (Loitegi-Solano) 25 / BEHAR ZANA (Maiz-Esnaola) 40 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.