Lehiaketa

Udaberri Sariko zesta-puntako finala, ostiralean, Hondarribian

Kadete kategoriako lehia jokatuko dute Gazteleku eta Hondarribia 1 taldeko puntistek, 18:30ean, Jostaldin

Udaberri Sariko lehendabiziko finala izango da ikusgai, asteburuan: zehazki, zesta-puntako lehia, kadete kategorian. Gazteleku eta Hondarribia 1 taldeko puntistak izango dira aurrez aurre, ostiralean, 18:30an, Hondarribiako Jostaldi pilotalekuan:

Martxoak 4, ostirala, 18:30, Hondarribia-Jostaldi
 

1. Zesta-punta binaka, kadeteak:
GAZTELEKU (Hodei Zuriarrain-Beñat Barbero) / HONDARRIBIA 1 (Eneko Elduaien-Jon Zazpe)

Lehiaketa-Federatua-Udaberri-Zesta punta kadeteak atalean ikus daitezke txapelketak utzitako emaitzak eta bestelako datu guztiak.

*Argazkiak: Danok Bat kluba (Mutriku).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.