Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izango da, asteburuan. Zesta-puntako lehiak izango dira bukatzen lehenak txapelketa honetan: nagusien kategoriakoek ostiral iluntzean jokatuko dute finala, Mutrikun; eta jubenilek igande eguerdian, Andoainen:
Martxoak 6, ostirala, 19:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta, nagusiak:
DANOK BAT 2 (Yon Iparragirre Txurruka-Aitor Mancisidor Txurruka)
DANOK BAT 1 (Ganix Arrizabalaga Urrutia-Unax Balda Garaikoetxea)
Martxoak 8, igandea, 12:00, Andoain-Arrate
1. Zesta-punta, jubenilak:
BEOTIBAR (Amets Igerategi Gilisagasti-Artetz Larrañaga Dosantos)
GAZTELEKU 2 (Xabat Olano Carrera-Danel Polo Belloso)
Martxoko azken bi asteburuetan ere jokatuko dituzte finalak Udaberri Sarian: eskuz binakakoak, gomazko paletakoak eta larruzko paletakoa, hain zuzen ere.
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Udaberri atalak biltzen ditu txapelketaren xehetasun guztiak.


