Lehiaketa

Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala, larunbatean, Alegian

Intxurre 1 eta Su-Berri 2 izango dira aurrez aurre

Larunbatean (2010-04-28) jokatuko da, Alegian, Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta Intxurre 1 (Senperena-Gallurralde) eta Su-Berri 2 (Maiza-Otaegi) taldeak izango dira aurrez aurre:

*Apirilak 28, larunbata, 17:00, Alegia

– Gomazko paleta neska jubenilak: INTXURRE 1 (Senperena-Gallurralde) / SU-BERRI 2 (Maiza-Otaegi)

Intxurre 1 taldeak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, ligaxkan lehen postuan sailkatuta. Su-Berri 2k, ordea, finalerdietan lehiatu behar izan du beste txartelaren bila. Intxurre 2 (Goitia-Arteaga) taldeari irabazi zion norgehiagoka horretan (2012-04-21), 30-14ko emaitzarekin.

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.