Lehiaketa

Udaberri Sariko finalak, han-hemen, asteburuan

Eskuz binakako finalak izango dira ikusgai Oñatin, Eibarren, Legazpin, Ataunen, Tolosan, Donostian eta Bergaran; eta larruzko paletakoa Oiartzunen; datorren jardunaldian jokatuko dira gainontzekoak

Udaberri Sariko finalen txanda izango da asteburuan; hain zuzen ere, eskuz binakako (Gipuzkoako lehia, Ekialdekoa eta Mendebaldekoa) eta larruzko paletako finalak jokatuko dituzte, han-hemenka, ostiraletik igandera bitarte. Oñati, Eibar, Legazpi, Ataun, Tolosa, Donostia eta Bergara izango dira eskuz binakako jaialdien egoitzak; eta larruzko paletako jaialdiarena Oiartzun. Ondorengo lerroetan dituzue jaialdi guztien xehetasunak:

Martxoak 24, ostirala, 18:30, Oñati-Zubikoa


1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila. Mendebaldea: 
GAZTELUPE (Jokin Mendizabal-Josu Mendizabal)
ALOÑA MENDI (Manex Guridi-Manex Madinagoitia)

2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila. GIPUZKOA:
ILUNPE (Jokin Bidezabal-Aner Lizaso)
LAPKE (Ortzi Harreguy-Enaitz Oliden)


 

Martxoak 24, ostirala, 19:00, Eibar-Astelena


2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila. GIPUZKOA:
LEGAZPI 1 (Gorka Martin-Josu Ibarguren)
EIBAR 2 (Mikel Azkargorta-Felix Conde)


 

Martxoak 24, ostirala, 19:00, Legazpi-Urbeltz


1. Eskuz binaka, kadetak 2. maila. Mendebaldea: 
AZKOITIA (Eñaut Aldazabal-Imanol Bastida)
MURUMENDI (Julen Ariztimuño-Oier Landa)

2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila. Mendebaldea:
BERGARA (Unai Cagigas-Beñat Iñarra)
LEGAZPI 2 (Ion Agirre-Jokin Altuna)


 

Martxoak 24, ostirala, 19:15, Ataun-Auzoeta


1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila. Ekialdea: 
ZAZPI ITTURRI (Aitor Carrera-Ametz Gorostidi)
ATAUN (Oier Izagirre-Aetz Lopez)


 

Martxoak 24, ostirala,  21:30, Oiartzun-Madalensoro


1. Larruzko paleta, nagusiak: 
GAZTELEKU (Iñaki Lopez de Munain-Koldo Ponce)
TXOST (Joseba Azpiroz-Iñaki Juaristi)


 

Martxoak 25, larunbata, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Eskuz binaka, kadetak 2. maila. Ekialdea: 
HERNANI (Joseba Arretxe-Martin Alberdi)
MUNDARRO (Unax Pascual-Aimar Zabala)

2. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila. GIPUZKOA:
TOLOSA 3 (Beñat Elola-Aitor Perurena)
OIARPE (Aitor Etxeberria-Unai Zelaiaran)


 

Martxoak 25, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III


1. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila. Ekialdea: 
GAZTELEKU (Jokin Onsalo-Beñat Salbador)
HERNANI 1 (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta)

2. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila. Ekialdea:
ALDE ZAHARRA (Iñaki Atxa-Iraitz Huegun)
MURUMENDI (Beñat Leunda-Aimar Usabiaga)


 

Martxoak 26, igandea, 11:00, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila. Mendebaldea: 
BERGARA (Aratz Etxeberria-Aratz Ormaetxea)
BEHAR ZANA (Inhar Iparragirre-Urko Otaegi)

2. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila. GIPUZKOA:
ILUNPE 1 (Unai Astigarraga-Iñigo Sarasua)
AZKOITIA (Jon Arregi-Denis Galarza)

Datorren jardunaldian (2023-03-26) jokatuko dira gainontzeko finalak. Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.