Lehiaketa

Udaberri Sariko finalak, asteburuan, Aginagan, Astigarragan, Mutrikun eta Olaberrian

Intxurre 1 taldeak irabazi berri du gomazko paleta neska jubenilena, 30-15, Intxurre 2ren aurka

Aurreko jardunaldikoari jarraipena emanez, asteburu honetan ere Udaberri Sariko hainbat final izango dira ikusgai. Batetik, eskuz binakako lehiak, ostiralean Aginagan, eta larunbatean Astigarragan; bestetik, zesta-puntakoa, larunbatean, Mutrikun; eta, azkenik, larruzko paletako finala, igandean, Olaberrian.

Ondoren zehazten ditugu jaialdi guztiak:

Martxoak 15, ostirala, 19:00, Aginaga-Udalekoa


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila:
AÑORGA (Etxebeste-Bouaskar-Ezeiza) / ARRASATE 2 (Barandiaran-Zumalde)

2. Eskuz binaka, jubenilak 3. maila: 
IZURUN 1 (Etxebeste-Busturia-De Paz-Eizagirre) / IZURUN 2 (Ugalde-Ormazabal)

3. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila: 
PAGAZPE (Galarraga-Iruretagoiena) / EUSKAL GIROA (Perez-Miguez)

Martxoak 16, larunbata, 17:00, Astigarraga-Udalekoa 


1. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
EIBAR (Azkargorta-Camina) / GAZTELEKU (Beloki-Lanzeta)

2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila:
ALDE ZAHARRA (De la Torre-Atxa) / MUNDARRO (Larrañaga-Urdangarin)

3. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila: 
TOLOSA 2 (Zalakain-Esnaola) / INTXURRE 3 (Zubeldia-Alberdi)

Martxoak 16, larunbata, 18:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta, nagusiak:
BIARRITZ / DANOK BAT (Lertxundi-Iparragirre)

Martxoak 17, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa


1. Larruzko paleta, nagusiak: 
OIANGU 1 (Aranburu-Otegi) / EUSKAL JOLAS (Aristi-Badiola)

Bestetik, joan den jardunaldian Intxurre 1 taldeak irabazi zuen emakumezkoen gomazko paletako finala, Intxurre 2ren aurka. Lerrootan, xehetasunak:


Martxoak 10, igandea, 11:00, Alegia-Elorri

1. Gomazko paleta, jubenilak, emakumezkoak:
INTXURRE 1 (Olano-Murua) 30 / INTXURRE 2 (Iturriotz-Karrera) 15

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia. 

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.