2-1 hartu zuen mendean Donostia (10-22, 22-5, 22-6)
Hernanik irabazi du 2010-11ko Herriarteko EskukoTxapelketa-Kutxa Saria. 2-1 gailendu zitzaion Donostiari, joan den igandean Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:
*Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI 2 / DONOSTIA 1
Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna 10 / Chiapuso-Aranguren 22
Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo 22 / Cristobal-Manzisidor 5
Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi 22 / Baez-Fernandez 6
Garaipen honekin, Hernanik 4. txapela gehitu dio Herriarteko Txapelketako bere palmaresari (2000, 2002, 2005 eta 2011); aurten ez bezala, 6 aldiz egin izan dio ihes txapelak finalean, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998); eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste lau aldiz; azkena, beraz, aurtengo edizioan bertan.
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean.
Amaia Etchelecuk eta Nagore Arozenak irabazi dute Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusia. San Joan egunaren biharamunean, ekainaren 25ean, jokatu ziren, Irungo Ramuntxo Berri trinketean, txapelketaren azken partidak. Jaialdia 3.-4. postuak zehazteko partidarekin hasi zen eta final nagusia izan zen ondoren:
*Ekainak 25, larunbata, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa
1. 3.-4. postua: Maider MENDIZABAL-Maika ELGUEZABAL 30 / Haizea ZAMORA-Magalie COMET 22
2. Finala: Amaia ETCHELECU-Nagore Arozena 30 / Stephanie LEIZA-Maite RUIZ DE LARRAMENDI 22
Patuaren gutizia izan dela edo zoriak parte hartu zuela pentsa lezake bakarren batek, hain justu ere, bi bikote gorriek eta emaitza berarekin lortu zutelako garaipena. Baina euren lanari eta izerdiari esker lortu zuten 30. tantora heltzea.
Mendizabal-Elguezabal bikoak 3. postuaren bilako neurketan nagusitasuna erakutsi arren partidaren erdialdera heltzerako (15-9), huts batzuk eta aurkarien erreakzioak 18nako berdinketa jarri zuten markagailuan, eta urduritasuna gehitu egin zen. Amaieran, baina, berriz ere aurrea hartu eta 30-22 garaitu zituzten Zamora eta Comet.
Finala ere nahiko hasieratik hasi zen kolore gorria hartzen, 3nako eta 5nako berdinketetatik aurrera (10-6, 22-15 eta 25-22). Amaia Etchelecuk joko-maila bikaina erakutsi zuen eta Nagore Arozenak ere ederki babestu zion bizkarra partida osoan zehar, txapelketako joerari eutsiz. Bikote urdinak, aldiz, ez zuen bere egunik onena izan, Ruiz de Larramendik ohi baino gehiago sufritu zuen eta gorriek euren mendean hartuta izan zituzten, urdinak euren erritmoa jarraitzera behartuz. Amaieran, beraz, Etchelecu-Arozena txapeldun eta Leiza-Ruiz de Larramendi txapeldunorde.
Honenbestez, beraz, amaitu da txapelketa ofizialen garaia. Orain udan festaren batzuetan, batean eta bestean, erakustaldi partidak jokatuko dituzte han hemenka, beste lasaitasun eta patxada batekin, ikuskizuna ematea helburu.
Informazio gehiago: www.blogak.com/emakumeapilotari.
Ondorengo lerrootan, Udaberri Sariko (eskuz banaka 4 t´erdian) Gipuzkoako zein eskualdeetako finaletako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak laburbiltzen dira:
GIPUZKOAKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Goierri-ALBERDI 13 / Segura-IMAZ 22
– Kadeteak, 2. maila: Euskal Jolas-ZUBIZARRETA 8 / Segura-INTXAUSTI 22
– Jubenilak, 1. maila: Intxurre-ORIA 22 / Tartaloetxe-ATXA 18
– Jubenilak, 2. maila: Segura-CHORENS 8 / Hondarribia-GAZTELUMENDI 22
– Nagusiak: Añorga-INSAUSTI 22 / Aurrera Saiaz-SUKIA 21
EKIALDEKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Usurbil-TELLERIA 14 / Ziotza-ORMAZABAL 22
– Kadeteak, 2. maila: Hondarribia-OLAZIREGI 22 / Intza-REKONDO 7
– Jubenilak, 1. maila: Antigua-GABANTXO 11 / Hernani-ETXENIKE 22
– Jubenilak, 2. maila: Lapke-GARMENDIA 11 / Alde Zaharra-OINAZPI 22
– Nagusiak: Eple-ZANGUITU 22 / Orio-GALARRAGA 14
MENDEBALDEKO FINALAK
– Kadeteak, 1. maila: Goierri-AGIRREZABAL 22 / Goierri-ALVAREZ 11
– Kadeteak, 2. maila: Intxurre-ZABALA 8 / Zumaia-EIZMENDI 22
– Jubenilak, 1. maila: Intxurre-GOROSTIDI 13 / Intxurre-ARRUE 22
– Nagusiak: Aurrera Saiaz-BIAIN 22 / Aurrera Saiaz-LABAKA 14
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…


.jpg)
.jpg)
.jpg)