Alberdi eta Egiguren izan dira txapeldunordeak maila horietan, hurrenez hurren
Zubizarretak (Lapke, 2. urteko alebinak) eta Urdapilletak (Aurrera Saiaz, infantila) irabazi dute 2010-11ko Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa. Zestoan izan zen jaialdia, ekainaren 18an, larunbata. Zubizarretak Ilunpeko Alberdiri irabazi zion, 16-5; Urdapilletak, bere aldetik, Txapagaingo Egiguren hartu zuen mendean, 16-12.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Ekainak 18, larunbata, 17:00, Zestoa
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ZUBIZARRETA (Lapke) 16 / Alberdi (Ilunpe) 5
2. Eskuz banaka, infantilak: URDAPILLETA (Aurrera Saiaz) 16 / Egiguren (Txapagain) 12
27 pilotarik hartu dute parte Talentudunen Gipuzkoako Txapelketan, 12 2. urteko alebinen mailan eta 15 infantil mailan. Eskuz banaka lehiatu dira, alebinak 4aren barruan eta infantilak 4 t'erdiaren barruan.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean.
Asteburu honetan (2011-06-26) jokatuko dira Udaberri 4 t´erdiko Txapelketako finalak. Eskuz banakako lehia da, eta kadeteen (1. eta 2. maila), jubenilen (1. eta 2. maila) eta nagusien mailako pilotariek hartzen dute parte. Gipuzkoako finalak zein eskualdeetakoak izango dira ikusgai, han-hemenka. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
*Ekainak 24, ostirala, 19:30, Hondarribia-Jostaldi. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Euskal Jolas-ZUBIZARRETA / Segura-INTXAUSTI
2. Eskuz banaka jubenilak, 2. maila: Segura-CHORENS / Hondarribia-GAZTELUMENDI
*Ekainak 25, larunbata, 16:00, Hondarribia-Jostaldi. Ekialdeko finalak
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Hondarribia-OLAZIREGI / Intza-REKONDO
2. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Usurbil-TELLERIA / Ziotza-ORMAZABAL
3. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Antigua-GABANTXO / Hernani-ETXENIKE
4. Eskuz banaka nagusiak: Eple-ZANGUITU / Orio-GALARRAGA
*Ekainak 25, larunbata, 17:00, Alegia. Mendebaldeko finalak
1. Eskuz banaka kadeteak, 2. maila: Intxurre-ZABALA / Zumaia-EIZMENDI
2. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Goierri-AGIRREZABAL / Goierri-ALVAREZ
3. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Intxurre-GOROSTIDI / Intxurre-ARRUE
4. Eskuz banaka nagusiak: Aurrera Saiaz-PEREZ / Aurrera Saiaz-LABAKA
*Ekainak 25, larunbata, 17:00, Zegama. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz banaka kadeteak, 1. maila: Goierri-ALBERDI / Segura-IMAZ
2. Eskuz banaka jubenilak, 1. maila: Intxurre-ORIA / Tartaloetxe-ATXA
3. Eskuz banaka nagusiak: Añorga-INSAUSTI / Aurrera Saiaz-SUKIA
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan.



.jpg)