Udaberri Sariko finala (infantilak, paleta molle-pelle) irabazi du Txulobiko bikoteak, eta Gipuzkoako Txapelketakoa (infantilak, paleta ikus) Intxurre taldeak
Txulobik eta Intxurrek irabazi dituzte Errendimenduko paleta txapelketetako finalak: Udaberri Sariko lehian (infantilak, molle-pelle pilotarekin) nagusitu da Txulobiko bikotea, eta Intxurrekoa Gipuzkoako Txapelketakoan (infantilak, ikus pilotarekin). Maila polita eman dute parte-hartzaile guztiek txapelketa hauen lehendabiziko edizioan.
Martxoak 31, ostirala, 18:30, Villabona-Bear Zana
2. Paleta (molle-pelle), infantilak. UDABERRI:
BEHAR ZANA (Haizea Irazusta-Leiane Lopetegi) 28
TXULOBI (Xabat Aburuza-Uxue Etxarri) 30
Apirilak 1, larunbata, 16:00, Ikaztegieta-Udalekoa
1. Paleta (ikus), infantilak. GIPUZKOA:
BIDANIA-BEHAR ZANA (Irati Goikoetxea-Maddi Lasa) 26
INTXURRE (Gailur Elduaien-Ibai Goitia) 30
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak ataletan.
*Argazkiak: Behar Zana kluba.


