Lehiaketa

Txost, Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietan

Urriaren 8an jokatuko du Luzeanen kontra, eta Kaboarrak eta Kapito Harri taldeek jokatuko dute beste aurrez aurrekoa, urriaren 7an; bidean gelditu dira Zubieta eta Behar Zana

Oiartzungo Txost taldeak Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdietara sailkatzea lortu du, Zubietari final-laurdenetan 13-6 irabazita. Urriaren 8an jokatuko du, 10:30ean, Villabonako Errebote plazan, Luzeanen kontra (Donibane Lohizune, Lapurdi). Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) eta Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) taldeek jokatuko dute beste aurrez aurrekoa, urriaren 7an, 09:30ean, Zubietan [ORDU ALDAKETA!].

Zehazki, igande honetan (urriak 1) ziren final-laurdena jokatzekoak Kapito Harri eta Behar Zana taldeak, baina pilotari baten lesioagatik taldea osatu ezinda geratu dira billabonatarrak, eta bertan behera gelditu da norgehiagoka. Hortaz, Kapito Harri taldea sailkatu da finalerdietara. 

Laburbilduz, hauexek izango dira finalerdiak:

Urriak 8, igandea, 10:30, Villlabona-Errebote plaza

TXOST vs LUZEAN

Urriak 7, larunbata, 09:30, Zubieta-plaza [ORDU ALDAKETA!]

KANBOARRAK vs KAPITO HARRI

Gauzak ondo, irabazleek urriaren 15eko jardunaldian jokatuko dute 60. edizioko finala, Villabonako Errebote plazan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril-Errebote nagusiak eta Kartelera ataletan jarraitu daitezke txapelketaren nondik norakoak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.