Jardunaldi honetan hasiko dira larruzko paleta eta pala motzeko, zesta-puntako eta gomazko paletako lehiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan; eskuz, Altzok gainditu du kanporaketa eta gainontzeko herri guztiak batuko zaizkio, final-zortzirenei ekiteko; 4
Lehia guztiak martxan dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan: eskuzkoari apirilaren 30eko asteburuan ekin zioten, eta jardunaldi honetan hasiko dira larruzko paleta eta pala motzeko, zesta-puntako eta gomazko paletako txapelketak.
Eskuz, Altzok gainditu du kanporaketa, Bergarari 5-1 irabazita. Eta gainontzeko herri guztiak batuko zaizkio asteburuan, final-zortzirenei ekiteko.
Larruzko paleta eta pala motzez, final-laurdenekin hasiko da txapelketa.
Zesta-puntaz, ligaxkari ekingo diote Hondarribiak eta Zumaiak, eta atseden izango du Mutrikuk.
Eta gomazko paletaz, azkenik, final-zortzirenetako joaneko jaialdiak izango dira ikusgai.
Hauxe da, hain zuzen ere, jardunaldi honetako kartelera:
MAIATZAK 12, OSTIRALA
– 18:00, Zaldibia-Resti: ZALDIBIA / OIARTZUN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 18:00, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ZUMARRAGA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
– 18:15, Anoeta-Alkartasuna: ANOETA / ANDOAIN (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
– 18:30, Oñati-Zubikoa: OÑATI / AMEZKETA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:00, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / ATAUN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:00, Deba-Aldats: DEBA / AZKOITIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:30, Aduna-Udalekoa: ADUNA / AZKOITIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:30, Andoain-Arrate: ANDOAIN / ERRENTERIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa)
– 19:30, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / DONOSTIA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa)
– 19:45, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / ZUMAIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
MAIATZAK 13, LARUNBATA
– 16:00, Zarautz-Aritzbatalde: ZARAUTZ / DONOSTIA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
– 17:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta, ligaxka, 1. jardunaldia)
– 18:00, Altzo-Altzo Muino: ALTZO / HERNANI (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 18:00, Larraul-Murgilazpi: LARRAUL / AZPEITIA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:00, Zestoa-Gurutzeaga: ZESTOA / TOLOSA (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
– 19:00, Idiazabal-Igarondo: IDIAZABAL / ANDOAIN (eskua, final-zortzirenak, joanekoa)
MAIATZAK 14, IGANDEA
– 10:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / TOLOSA (gomazko paleta, final-zortzirenak, joanekoa)
– 11:00, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / DEBA (larruzko paleta eta pala motza, final-laurdenak, joanekoa)
Aurtengo edizioan, 17 herrik eman du izena eskuko lehian, 7 ariko dira larruzko paletaz eta pala motzez, 14 gomazko paletaz eta 3 zesta-puntaz. Denera, 41 herri eta 417 pilotari elkartuko ditu txapelketak: 210 eskuz, 62 palaz, 104 gomazko paletaz eta 41 zesta-puntaz. Hauexek dira parte hartuko duten herriak:
ESKUA
- Aduna
- Altzo
- Amezketa
- Andoain
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Hernani
- Idiazabal
- Larraul
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Zaldibia
- Zestoa
- Zumarraga
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Oiartzun
- Ordizia
GOMAZKO PALETA
- Andoain
- Anoeta
- Astigarraga
- Azkoitia
- Deba
- Donostia
- Hernani
- Mutriku
- Oiartzun
- Tolosa
- Zarautz
- Zestoa
- Zumaia
- Zumarraga
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, iazko herri kopuru bera izango da, 17, baina aldaketak izan dira izen-ematean: Alegia, Amasa-Villabona, Aretxabaleta eta Lasarte-Oria ez dira izango; baina Aduna, Altzo, Larraul eta Zumarraga batu dira zerrendara. Aipatu beharra dago, gainera, Larraul herriak lehendabiziko aldiz hartuko duela parte txapelketa honetan.
Palako lehian, 7 herri izango dira, aurrekoan baino bi gutxiago: Olaberria (azken unean) eta Tolosa dira baja; eta ez dago talde berririk.
Gomazko paletaz, herri bat gutxiago lehiatuko da, 14: aurten ez dute jokatuko Aiak, Errenteriak eta Soraluzek; eta bai, ordea, Debak eta Zumaiak.
Eta, azkenik, zesta-puntaz 3 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.
Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paletako eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 11ko asteburuan. Eta eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa ekainaren 25eko jardunaldian jokatuko dituzte: eskuzkoa larunbatean, ekainak 24, Donostiako Atano III.ean; eta beste biak, palakoa bezala, oraindik zehazteko dauden egun eta egoitzetan.
Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 8 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Oiartzunek irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak eta Andoainek dituzte txapel gehien, 7 (6na aldiz izan dira txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria dira atzetik, 6na txapelekin (4 aldiz izan dira txapeldunorde errenteriarrak, eta 2tan olaberriatarrak). Errenteriak irabazi zuen aurreko edizioan, eta Andoain izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 10 txapelekin (11 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Gomazko paletaz, azkenik, Azkoitia da lider sailkapenean, 3 txapelekin (ez da sekula txapeldunorde izan). Eta atzetik da Donostia, txapel batekin (beste 2tan txapeldunorde). Ondoren ageri dira Azpeitia eta Tolosa; biak izan dira behin azpitxapeldun. 2022eko edizioan Azkoitiak jantzi zuen txapela, eta Donostia izan zen txapeldunorde.
Rural Kutxa da 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren babeslea.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean eskuragarri dago txapelketaren inguruko informazio guztia.


