Palako lehia, zesta-puntako banakakoa eta emakumeen gomazko paletako banakakoa (bost terdiaren barruan) hasiko dira jardunaldi honetan, eta emakumeen eskuz banakakoa (lau terdian) hurrengo asteburuan
Txapelketa gehiago izango dira jokoan, asteburutik aurrera, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hain zuzen ere, hiru lehia hasiko dira: palakoa, zesta-puntako banakakoa eta emakumeen gomazko paletako banakakoa (bost t'erdiaren barruan). Gainera, hurrengo jardunaldian, maiatzaren 19koan, emakumeen eskuz banakako (lau t'erdiaren barruan) txapelketari ekingo diote.
Ondorengo lerroetan bildu ditugu bakoitzaren xehetasunak:
PALA
- Hasiera, maiatzaren 12ko asteburuan
- Nagusietan, binaka
- 5 taldek eman du izena
- Itzuli bateko ligaxka, ekainaren 9ko jardunaldira bitartean
- Partidak egoitzan, Andoaingo Arrate pilotalekuan, printzipioz igande goizetan
- Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek jokatuko dute azken fasea
- Finalerdiak, ekainaren 16ko jardunaldian
- Finala, ekainaren 23ko asteburuan
ZESTA-PUNTA BANAKA
- Hasiera, maiatzaren 12ko jardunaldian
- Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (maila bakarra denetan), banaka
- 9 puntista lehiatuko dira kadetetan, 14 jubeniletan eta 17 nagusietan
- Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, maiatzaren 12ko jardunalditik ekainaren 9kora bitartean
- Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek egingo dute aurrera, kanporaketen fasera
- Finalerdiak, ekainaren 23ko asteburuan
- Finalak, ekainaren 30eko jardunaldian
GOMAZKO PALETA BANAKA EMAKUMEAK (5 1/2AN)
- Hasiera, maiatzaren 12ko asteburuan
- Jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila), buruz buru
- 9 pilotari lehiatuko dira jubenilen kategorian eta 12 nagusietan (4 1. mailan eta 8 2. mailan)
- Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, ekainaren 2ko jardunaldira bitartean nagusietan eta ekainaren 9kora arte jubeniletan
- 1. sailkatuak zuzenean finalera, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdiak jokatu beharko dituzte
- Finalerdiak, ekainaren 16ko jardunaldian
- Finalak, ekainaren 23ko asteburuan
ESKUZ BANAKA EMAKUMEAK (4 1/2AN)
- Hasiera, maiatzaren 19ko jardunaldian
- Jubenilak eta nagusiak (bietan maila bakarra), eskuz banaka
- 4 pilotarik eman du izena jubeniletan,eta 8k nagusietan
- Itzuli bateko ligaxkarekin ekingo diote txapelketari, eta ekainaren 2ko asteburura arte luzatuko da
- Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek -eta baita 3.ek ere jubenilen kasuan- jarraituko dute hurrengo fasera
- Finalerdiak ekainaren 16ko asteburuan aurreikusten dira
- Finalak, ekainaren 23ko jardunaldian
Atal hauetan kontsulta daiteke txapelketa hauei buruzko informazio guztia: Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala-Nagusiak, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Zestapunta-Banaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka neskak bost t'erdian eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdian.


