Lehiaketa

Txapelak, Txost klubeko pilotarientzat

Oiartzungoek Gipuzkoako Txapelketako 22 urtez azpikoen gomazko paletako finala irabazi dute, Zarautz taldearen aurka

Txost taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako 22 urtez azpikoen gomazko paletako finalean. Iker Larrarte-Julen Zelaiaran bikoteak 25-11 irabazi baitzion Zarautz taldeko Iker Alkorta-Gorka Ostolaza bikoari, joan den larunbatean, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan:

Otsailak 12, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro

 
 
1. Gomazko paleta mutilak, 22 urtez azpikoak:
TXOST (Iker Larrarte-Julen Zelaiaran) 25
ZARAUTZ (Iker Alkorta-Gorka Ostolaza) 11

 

 

 

Txost taldea zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxka lehendabiziko postuan bukatuta. Zarauztarrek, bere aldetik, finalerdia irabazita lortu zuten beste txartela; iazko txapeldunen aurka, gainera: 21-25 nagusitu ziren Jon Lasa-Andoni Etxaberen Altzatarra taldearen kontra, otsailaren 6an, Donostiako Altza auzoan jokatutako norgehiagokan.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-22 urtez azpikoak atalean kontsulta daiteke txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finalaren irudi bilduma dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.