Lehiaketa

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai; jaialdia 16:15ean hasiko da

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira, larunbatean (2017-01-14), Irurako Ametsa trinketan. Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai. 16:15ean hasiko da jaialdia. Hona hemen xehetasunak:

Urtarrilak 14, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 6 (Zugasti) / AZKOITIA 4 (Aranbarri)

2. Eskuz banaka, jubenilak: AZKOITIA 4 (Cuevas) / HERNANI 1 (Arizmendi)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: INTZA (Solano) / URNIETA (Esnaola)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: PAGAZPE (Landa) / URNIETA 1 (Loitegi)

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak…) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.