Lehiaketa

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Txapeldunak

Hilaren 28an, igandea, izango da, 11:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketan

Beotibar 2 eta Ametsa 3 taldeek jokatuko dute Errendimenduko Gipuzkoako Xare Txapelketako finala. Tolosako eta Irurako klubetako pilotariek hilaren 28an, igandea, neurtuko dituzte indarrak, Irurako Ametsa trinketan. 11:00etan hasiko da jaialdia:

Apirilak 28, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Infantilak: BEOTIBAR 2 / AMETSA 3

Beotibar 2 taldea zuzenean sailkatu zen finalera, ligaxka lehen postuan amaitu baitzuen. Ametsa 3k, berriz, finalerdia irabazita lortu zuen finalerako beste txartela. Hain zuzen ere, Beotibar 1 taldeari 30-35 irabazi zion apirila hasieran jokatutako finalerdian.

Bost taldek hartu dute parte txapelketaren lehendabiziko edizio honetan: Ametsa 1, Ametsa 2, Ametsa 3, Beotibar 1 eta Beotibar 2.

Informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa xare-infantilak atalean kontsulta daiteke.

*Argazkiak: Irurako Ametsa pilota elkartea.

miniImagen

Ondorengo lerrotan zehazten ditugu Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final guztietako emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

ESKUZ BANAKA

– Kadeteak: MUNDARRO (Eñaut Lizeaga) 18 / MUNDARRO (Ekain Lizeaga) 30

– JubenilakAZKOITIA (Azkoitia) 35 / GAZTELEKU (Huitzi) 13

– Nagusiak 1. mailaBEHAR ZANA (Maiz) 40 / MUNDARRO (Gurutzealde) 12

– Nagusiak 2. mailaBEHAR ZANA (Esnaola) 40 / PAGAZPE (Huizi) 39

ESKUZ BINAKA

– KadeteakMUNDARRO (Lizeaga-Mujika) 40 / BEHAR ZANA 2 (Iraola-Jauregi) 14

– Jubenilak: GAZTELEKU (Huitzi-Gomez) 23 / HERNANI (Zugasti-Lasa) 40

– Nagusiak 1. mailaBEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde) 40 / URNIETA (Loitegi-Esnaola) 37

– Nagusiak 2. mailaBEHAR ZANA (Lizaso-Urbieta) 40 / EPLE (Taberna-Aranburu) 30

PALETA ARGENTINARRA

– Emakumezkoak, nagusiak 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) 30 / HERNANI 2 (Gutierrez-Araiztegi) 14

– Emakumezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO (A.Aizpuru-L.Aizpuru) 26 / HERNANI 3 (Urdangarin-Balerdi) 30

– Gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Mutuberria) 22 / RAMUNTXO 2 (Monserrat-Pablos) 30

– Gizonezkoak, nagusiak 2. maila
RAMUNTXO 2 (Portilla-Vila) 30 / RAMUNTXO 3 (Santesteban-Tobar) 27

XARE

NagusiakBEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) 22

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke. Eta Argazki galeriak txokoan, bestalde, sari-banaketetako hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.