19:00etan hasiko da jaialdia, eta Ametsa 2 taldea dagoeneko sailkatuta dago; bigarren eta hirugarren sailkatuek, Ametsa 3 eta Ametsa 1 taldeek, finalerdian neurtuko dituzte indarrak, ostegunean
Trinketeko Gipuzkoako Xare Txapelketako jubenilen kategoriako finala jokatu dute, ostiralean, Irurako Ametsa trinketan. Ametsa 2 taldea dagoeneko sailkatuta dago, ligaxka lehendabiziko postuan amaitu baitu, partida guztiak irabazita. Bigarren eta hirugarren sailkatuek, Ametsa 3 eta Ametsa 1 taldeek, finalerdian neurtu beharko dituzte indarrak, finalerako beste postua nork lortuko. Ostegunean izango da finalerdia, 18:00etan, Irurako Ametsa trinketan.
Hauxe izango da finalerdiaren jaialdia:
Otsailak 2, osteguna, 18:00, Irura-Ametsa trinketa. FINALERDIA
1. Xare, jubenilak:
AMETSA 3 (Oier Maiza-Markel Mujika)
AMETSA 1 (Xuban Lopetegi-Julen Zabalegi)
Eta honakoa finala:
Otsailak 3, ostirala, 19:00, Irura-Ametsa trinketa. FINALA
1. Xare, jubenilak:
AMETSA 2 (Aimar Heras-Matxalen Mendizabal)
AMETSA 3 (Oier Maiza-Markel Mujika) edo AMETSA 1 (Xuban Lopetegi-Julen Zabalegi)
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Xare-Jubenilak atalean dago ikusgai txapelketak emandako guztia.


