Heras-Mendizabalen Ametsa 2 taldeari irabazi zioten Ametsa 1ekoek, 35-40ko emaitzarekin
Zabalegi-Lopetegiren Ametsa 1 taldeak irabazi du klub bereko bi talderen arteko finala Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, hau da, xareko jubenilen kategoriakoa. Heras-Mendizabal bikotaren Ametsa 2ri irabazi diote, 35-40, Irurako Ametsa trinketan jokatutako jaialdian:
Otsailak 3, ostirala, 19:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Xare, jubenilak:
AMETSA 2 (Aimar Heras-Matxalen Mendizabal) 35
AMETSA 1 (Julen Zabalegi-Xuban Lopetegi) 40
Finalerdia irabazita iritsi ziren finalera Zabalegi-Lopetegi Ametsa 1 taldekoak. Ametsa 2ko Heras-Mendizabal, berriz, zuzenean sailkatu ziren, ligaxka lehen postuan bukatuta. Maiza-Mujikaren Ametsa 3 hartu zuen mendean Zabalegi-Lopetegiren Ametsa 1 taldeak finalerdian:
Otsailak 2, osteguna, 18:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Xare, jubenilak:
AMETSA 3 (Oier Maiza-Markel Mujika) 29
AMETSA 1 (Julen Zabalegi-Xuban Lopetegi) 40
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Xare-Jubenilak atalean dago ikusgai txapelketak emandako guztia.

