Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

16:00etan hasiko da jaialdia, Ametsa trinketan; joan den jardunaldian jokatutako gizonezkoen paleta argentinarreko finaletan, Ramuntxo klubak jantzi zituen txapelak, bai lehenengo bai bigarren mailan

Joan den jardunaldian jokatu ziren Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, Irunen. Ramuntxo klubak irabazi zuen bi mailatan. Eta larunbat honetan gizonezkoen eskuz binakako finalak izango dira ikusgai, Iruran. Ondoren zehazten dugu jaialdia: 

Martxoak 10, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak:
MUNDARRO (Lizeaga-Mujika) / OIARPE 1 (Aranburu-Zalakain)

2. Eskuz binaka, jubenilak:
TOLOSA-AURRERA (Zalakain-Auzmendi) / URNIETA (Arizmendi-Aldunberri)

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
BEHAR ZANA (Irisarri-Otaño-Maiz) / HERNANI 2 (Pagola-Arizmendi)

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
URNIETA (Loitegi-Esnaola) / BEHAR ZANA 2 (Irisarri-Gurutzealde)

Bestalde, hona hemen paleta argentinarreko finalen emaitzak:

Martxoak 3, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Oiartzun-Galdos) 30 / REAL SOCIEDAD 1 (Aranalde-Lujanbio) 14

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Mutuberria) 30 / RAMUNTXO 2 (Monserrat-Pablos) 29

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, esteka honetan klikatuta: http://bit.ly/2sZPFfk

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.