Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

Nagusien 1. eta 2.mailako finalak ikusteko aukera izanen da.

Larunbatean (2015-02-28) jokatuko dira 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako paleta argentinarreko finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean.
 
18:00tan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3 taldeek paleta argentinarreko mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute. Ondoren, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 1 eta Ramuntxo 3.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Otsailak 28, larunbata, 18:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:
 
1. Paleta argentinarra mutil nagusien 2. maila: RAMUNTXO 1 (Portilla-Vila) / RAMUNTXO 3 (Zuazua-Arruabarrena)
2. Paleta argentinarra mutil nagusien 1. maila: RAMUNTXO 1 (Larrarte-Santesteban) /  RAMUNTXO 3 (Monserrat-Pablos)
 
Era berean, asteburu honetan jokatuko dira ere Trinketeko Eskuz Binakako hainbat finalerdi. Jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailakoak, hain zuzen. 
 
Hauxe duzue finalerdietako jaialdia:
 
*Otsailak 28, larunbata,13:45- IRURA – Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka nagusiak – 2. maila: BEHAR ZANA 2 / HERNANI 2 
5.Eskuz binaka jubenilak: HERNANI 2 / GAZTELEKU 
6.Eskuz binaka nagusiak – 2. maila: BEHAR ZANA 1 / OIARPE
7.Eskuz binaka nagusiak – 1. maila: BEHAR ZANA / MUNDARRO
 
Jaialdi berean kadete mailako partidak ere jokatuko dira.
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.