Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Trinketeko larruzko paletako finalean; Navarro-Zumeta bikotearen Errepala 1 eta Begiristain anaien Errepala 2 taldeak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko
Aurreko denboraldietan bezala, oraingoan ere Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, bere bi talde iritsi dira finalera: Navarro-Zumetaren Errepala 1 eta Begiristain anaien Errepala 2. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 11:00etan hasita, Irurako Ametsa trinketan:
Ekainak 15, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Larruzko paleta, nagusiak:
ERREPALA 1 (Iñigo Navarro Calero-Jon Zumeta Zuasti)
ERREPALA 2 (Jon Begiristain Dorronsoro-Mikel Begiristain Dorronsoro)
Altzatarra 1 (Amiano-Astrain) eta Oiangu 1 (Ibarguren-Ropero) taldeak gelditu dira finalaren atarian, hurrenez hurren, Errepala 1en eta Errepala 2ren aurka finalerdiak galduta, 40-30eko eta 40-26ko emaitzekin.
8 talde lehiatu dira aurtengo edizioan: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Oiangu 1, Oiangu 2 eta Oiangu 3.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia.



.png)