Nagusien 1. mailan Ramuntxo 3 eta Ramuntxo 1 lehiatuko dira, eta Kurpil Kirolak 1 eta Ramuntxo 1 nagusien 2. mailan.
Larunbatean (2013-03-02) jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak, Irungo Ramuntxo Berri trinketean. 11:00tan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Kurpil Kirolak 1 eta Ramuntxo 1 taldeek gomazko paletako mutil nagusien 2. mailako finala jokatuko dute.Ondoren, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Ramuntxo 3 eta Ramuntxo 1.
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
*Martxoak 2, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:
1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: KURPIK KIROLAK 1 / RAMUNTXO 1
2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: RAMUNTXO 3 / RAMUNTXO 1
Era berean, larunbatean jokatuko dira ere Trinketeko Eskuz Binakako finalerdiak.Iruran jokatuko diren finalerdietako garaileak izanen dira hurrengo asteburuan,2013-03-09an,finala jokatuko dutenak.
Hauxe duzue finalerdietako jaialdia:
*Martxoak 2, larunbata, 16:10, Irura-Ametsa trinketa:
1.Eskuz binaka, nagusien 2. maila: GAZTELEKU / HERNANI 1
2.Eskuz binaka, nagusien 2. maila: MUNDARRO / URNIETA
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…


.jpg)