Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko eta xareko finalak, asteburuan

Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko du paleta argentinarreko jaialdia, larunbatean, 10:00etan: Kurpil Kirolak 2 eta Kurpil Kirolak 1 taldeak izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako finalean, eta Ramuntxo 2 eta Kurpil Kirolak 2 ondoren, n

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak eta xarekoa izango dira ikusgai, asteburuan.

Irungo Ramuntxo Berri trinketak hartuko du paleta argentinarreko jaialdia, larunbatean, 10:00etatik aurrera; Kurpil Kirolak klubeko bi talde izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako finalean, eta Ramuntxo eta Kurpil lehiatuko dira ondoren, 1. mailako txapelaren bila.

Xareko finala ostiralean izango da; Behar Zana eta Ametsa 2 taldeak lehiatuko dira txapelaren bila, 19:30ean, Irurako Ametsa trinketan.

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu bi jaialdiak:

Martxoak 19, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Iñaki Ramirez-Jesus Martinez)
KURPIL KIROLAK 1 (Lander Lazkano-Lauren Cruz)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 2 (Ander Monserrat-Markel Mutuberria)
KURPIL KIROLAK 2 (Unai Sagarzazu-Miguel Almandoz)


Martxoak 18, ostirala, 19:30, Irura-Ametsa trinketa

1. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Oier Maiza-Joxi Lopetegi) 
AMETSA 2 (Oier Iturbe-Jose Ignacio Iturbe)
 

Paleta argentinarreko 2. mailan, Kurpil Kirolak 2 (Ramirez-Martinez) taldeak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, ligaxkan lehen postuan sailkatuta. Ramutxo 1 bigarren sailkatuak eta Kurpil Kirolak 1 hirugarrenak finalerdia jokatu behar izan zuten, beste txartela eskuratzeko: Kurpil Kirolak 1ek (Lazkano-Cruz) 30-21 irabazi zion Ramuntxo 1 taldeari (Portilla-Vila)

1. mailan, bestalde, Ramuntxo 2 (Mutuberria-Monserrat) 30-23 nagusitu zen Kurpil Kirolak 1 (Sorzabalbere-Arrospide) taldearen aurka jokatutako finalerdian. Eta beste finalerdian Kurpil Kirolak 2 (Sagarzazu-Almandoz) 30-22 gailendu zitzaion Ramuntxo 1 taldeari (Oiarbide-Pablos).

Xareko lehiari dagokionean, Behar Zana (Maiza-Lopetegi) taldea ere zuzenean sailkatu da finalera, ligaxka lehen postuan amaituta. Ametsa 2 (Iturbe-Iturbe) bigarren sailkatuak eta Ametsa 1 (Isasa-Apeztegia) hiurgarrenak finalerdian neurtu behar izan zituzten indarrak, eta lehendabizikoek irabazi zuten, 40-28 emaitzarekin.

Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa atalean dago ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.