Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak, larunbatean, Iruran

Kadete, jubenil eta nagusien 1. eta 2.mailako finalak jokatuko dira.

Larunbatean (2015-03-07) jokatuko dira 2014-2015eko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz binakako finalak, Irurako Ametsa trinketean.
 
Lau final izango dira larunbateko jaialdian: lehenik, Oiarpe 1 eta Urnieta taldeek eskuz binaka kadeteen mailako finala jokatuko dute. Ondoren, jubenil kategorian izanen dira Oiarpe eta Hernani 2 taldeak aurrez-aurre. Nagusien 2. mailako finala Behar Zana 1 eta Behar Zana 2k jokatuko dute. Azkenik, mutil nagusien 1. mailako lehian ariko dira Urnieta eta Behar Zana.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Martxoak 7, larunbata, 16:15-IRURA – Ametsa-Trinketa:
 
1.Eskuz binaka kadeteak: OIARPE 1 (Ugalde-Lopez) / URNIETA (Odriozola-Aldunberri)
 
2.Eskuz binaka jubenilak: OIARPE (Salaberria-Otaño) / HERNANI 2 (Pagola-Urruzola)
 
3.Eskuz binaka nagusiak – 2. maila: BEHAR ZANA 1 (Irisarri-Iraola) / BEHAR ZANA 2 (Muguruza-Irisarri)
 
4.Eskuz binaka nagusiak – 1. maila: URNIETA (Loitegi-Solano) / BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola)
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.