Txapelketako lehendabiziko finaletan, nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2k eta Goierrik, eta 1. mailakoa Ikasberrik eta Batzokikok; gainontzeko finalak hurrengo bi jardunaldietan izango dira
Udaberri Sariko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, datorren ostiralean (2012-03-16), Errenteriako Fanderia pilotalekuan. Zehazki, bi finaletaz gozatzeko aukera izango da: lehenik, gomazko paleta mutil nagusien 2. mailako lehia jokatuko dute Lagunak 2 eta Goierri taldeek; eta ondoren, 1. mailako finala jokatuko dute Ikasberrik eta Batzokikok. 19:30ean hasiko da jaialdia. Hemen duzue, xehetasun guztiekin:
*Martxoak 16, ostirala, 19:30, Errenteria-Fanderia
1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila: LAGUNAK 2 (Mancebo-Etxeberria) / GOIERRI (Alvarez-Ballina)
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila: IKASBERRI (Juaristi-Lopetegi) / BATZOKIKO (Ormaetxea-Otegi)
Udaberri Sariko gainontzeko finalak hurrengo bi asteburutan jokatuko dira. Laster emango dizuegu horien berri.
Bitartean, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.
Larunbatean (2012-03-24) jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Zehazki, lau partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabizikoa kadeteen mailako lehia izango da, bigarrena jubenilen mailakoa, eta hirugarren eta laugarren partidetan nagusiek jokatuko dute (2. mailakoek eta 1. mailakoek, hurrenez hurren). Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Martxoak 24, larunbata, 15:15, Donostia-Gaska trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA (Imaz-Ezenarro) / OIARPE 1 (Olarra-Flores)
2. Eskuz binaka, jubenilak: URNIETA 3 (Loitegi-Lizaso) / HERNANI 1 (Leonet-Murgiondo)
3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: USURBIL (Mendizabal-Catalina) / HERNANI (Alvarez-Esnaola)
4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: BEHAR ZANA (Arruti-Esnaola) / USURBIL (Huzi-Landa)
Final hauekin bukatuko da 2011-12ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa. Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue xehetasun guztiak.



.jpg)