Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta xareko finalak, larunbatean, Iruran

11:00etan jokatuko da xareko finala, Ametsa trinketan; eta, leku berean, 16:15ean, eskuz binakako finalen jaialdia hasiko da

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta xareko finalak jokatuko dira, larunbat honetan (2017-03-04), Irurako Ametsa trinketan. Goizean izango da xareko finala, eta arratsaldean eskuz binakakoak. Ondoren zehazten ditugu bi jaialdiak:

Martxoak 4, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa trinketa

1. Xare, nagusiak: AMETSA 1 (Apeztegia-Lasa) / AMETSA 3 (Santano-Vinuesa)

Martxoak 4, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
 

1. Eskuz binaka, kadeteak: AZKOITIA 2  (Aranbarri-Azkoitia) / GAZTELEKU (Huitzi-Etxeberria)

2. Eskuz binaka, jubenilak: AZKOITIA 1 (Cuevas-Azkoitia) / INTXURRE (Zubeldia-Jauregi)

3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila: HERNANI 1 (Cisneros-Oiaga) / BERGARA (Muguruza-Larrañaga)

4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila: PAGAZPE (Huizi-Landa) / BEHAR ZANA 1 (Maiz-Gurutzealde)

Bestalde, aurreko larunbatean gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatu ziren, Irunen. Kurpil elkartekoek eraman zituzten txapelak etxera, bai 1. mailako bai 2. mailako finalak irabazita. Hauxe izan zen jaialdia:

Otsailak 25, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri

1. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 4 (Larrarte-Almandoz) 25 / KURPIL KIROLAK 1 (Sorzabalbere-Arrospide) 30

2. Paleta argentinarra, gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 4 (Mutuberria-Labaien) 7 / KURPIL KIROLAK 1 (Ramirez-Martinez) 30

Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak…) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.