Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapeldunak

Urnieta 1ek irabazi du kadete mailan, Urnietak jubeniletan, Urnieta 2k nagusien 2. mailan eta, azkenik, Usurbil 1ek nagusien 1. mailan.

Bukatu berri da 2013-2014ko Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia. Joan den asteburuan jokatu zen azken finala Irurako Ametsa Trinketean, nagusien 2.mailako lehia.


Urnieta 1ek (kadete mailan), Urnietak (jubenil mailan), Urnieta 2k (nagusien 2.mailan) eta Usurbil 1ek (nagusien 1. mailan) eraman dituzte txapelak etxera.


Dagoeneko hasi da eskuz binakako lehia (kadete, jubenil eta 1 eta 2. nagusien mailan jokatuko dena); joan den asteburuan, hain zuzen. Paleta argentinarra mutil nagusien 1 eta 2.mailako lehia ere martxan dago.
 
Ondoren zehaztuko ditugu mailaz mailako finalak:
 
– Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 (Odriozola)  30 / OIARPE 2 (Ugalde) 18


– Eskuz banaka, jubenilak: INTZA (Solano) 32/ URNIETA (Imaz) 35


– Eskuz banaka, nagusien 2. maila:MUNDARRO 2 (Gurutzealde) 20 / URNIETA 2 (Loitegi) 40


– Eskuz banaka, nagusien 1. maila:USURBIL 1 (Landa) 40 / MUNDARRO 1 (Barandiaran) 18

 
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.