Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako txapelak, Urnieta, Hernani eta Behar Zanarentzat

Urnieta 3k irabazi du kadeteetan, Urnieta 4k jubeniletan, Hernani 2k nagusien 2. mailan eta, azkenik, Behar Zana 2k nagusien 1. mailan

Dagoeneko amaitu da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako lehia, aurreko bi asteburuetan jokatu baitziren final guztiak. Urnietak (kadeteen eta jubenilen mailan), Hernanik (nagusien 2. mailan) eta Behar Zanak (nagusien 1. mailan) eraman dituzte txapelak etxera. Eskuz binakako lehiaren txanda da orain; gomazko paletakoa, azkenik, laster sartuko da azken txanpan.

Ondoren zehazten ditugu mailaz mailako finalak:

– Eskuz banaka, kadeteak: Urnieta 1 (Ezenarro)  22  /  URNIETA 3 (Imaz)  30

Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA 4 (Loitegi)  35  /  Urnieta 3 (Lizaso)  15

Eskuz banaka, nagusien 2. maila: HERNANI 2 (Alvarez)  40  /  Eple 2 (Aranburu)  21

Eskuz banaka, nagusien 1. maila: Usurbil 3 (Landa)  39  /  BEHAR ZANA 2 (Esnaola)  40

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.