Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

Kadeteen eta jubenilen finalak jokatuko dira; baita 2.mailako nagusien finalerdiak ere.

Larunbatean (2015-01-24) jokatuko dira, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak: kadete eta jubenil mailako finalak, hain zuzen.
 
16:15etan hasita lehendabizi kadeteen finala jokatuko da eta ondoren, jubenilena. Azken bi lehiak 2. mailako finalerdiak izanen dira. Norgehiagoka hauetako irabazleek hurrengo larunbatean, hilak 31, jokatuko dute finala Irurako Ametsan.
 
Ondoren zehaztuko dugu aste honetako jaialdia:
 
*Urtarrilak 24, larunbata, 16:15, Irura- Ametsa trinketa. Finalak.
 
1.Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 2 / OIARPE 1
2.Eskuz banaka, jubenilak: OIARPE 2 / HERNANI 3
 
 
Ondorengoak , finalerdiak izanen dira:
 
3. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: BERGARA / USURBIL 2
4.Eskuz banaka, nagusien 2.maila: EPLE 1 / EPLE 3
 
Bestalde, aipatu Trinketeko Eskuz Binaka nagusien 1.mailako lehia asteburu honetan hasiko dela. 
 
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa etaKartelera ataletan egin dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.