Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Donostiako Gaskan

Kadeteen, jubenilen eta nagusien 1. mailako finalak jokatuko dira; baita 2.mailako nagusien finalerdiak ere.

Larunbatean (2013-01-19) jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean,15:15tan hasita, 2012-2013ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak. Zehazki, bost partida izango dira ikusgai jaialdian: lehendabiziko hiruak finalak izango dira; kadete, jubenil eta 1.mailako nagusi kategorietan.Azken bi lehiak 2. mailako finalerdiak izanen dira.Norgehiagoka hauetako irabazleek hurrengo larunbatean, hilak 26, jokatuko dute finala Gaskan.

Ondoren zehazten dugu aste honetako jaialdia:


*Urtarrilak 19, larunbata, 15:15, Donostia-Gaska trinketa

1.      Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 2 / MUNDARRO

2.       Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA 1 / OIARPE 4

3.      Eskuz banaka, nagusien 1. maila: USURBIL 3 / USURBIL 1

 

Ondorengoak , finalerdiak izanen dira:


4. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: REAL SOCIEDAD 1 / MUNDARRO 2

5.Eskuz banaka,nagusien 2.maila: MUNDARRO 4 / HERNANI 2

 2012-13ko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.