Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako azken finala, larunbatean,Gaskan

Mundarro 2 eta Mundarro 4 taldeak izanen dira aurrez aurre,larunbatean jokatuko den nagusien 2. mailako finalean.

Larunbat honetan, urtarrilak 26, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako eskuz banakako azken finala, nagusien 2. mailakoa, hain justu.

Donostiako Gaska trinketean izango da eta 10:15ean hasiko da finala. Mundarro 2 eta Mundarro 4 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Joan den larunbatean jokatutako finalerdietan atera ziren garaile astigarragako taldeak.

Ondoren ,zehazteko dugu finalerdietako jaialdia eta emaitzak.Jarraian, larunbat honetako jaialdia.

Finalerdietako jaialdia eta emaitzak:

*Urtarrilak 19, larunbata, 15:15, Donostia-Gaska trinketa

1. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: REAL SOCIEDAD 1 ( Esnaola) 35 / MUNDARRO 2 (Barandiaran) 40

2.Eskuz banaka,nagusien 2.maila: MUNDARRO 4 (Irazustabarrena) 40 / HERNANI 2 (Murgiondo) 18

 

Hona hemen finalaren programazioa:

*Urtarrilak 26, larunbata, 10:15, Donostia-Gaska trinketa

 
1. Eskuz banaka nagusiak, 2. maila. FINALA: MUNDARRO 2 / MUNDARRO 4

Aurreko astean, bestetik, eskuz banakako gainontzeko finalak jokatu ziren, hauek ere Donostiako Gaskan.

Kadeteen mailako lehian, Mundarrok (Otaño) 14-30 irabazi zion Hernani 2 (Cisneros) taldeari. Jubeniletan, Urnieta 1k (Imaz) jantzi zuen txapela, Oiarpe 4ri (Azpiroz) 35-12 irabazita. Eta nagusien 1. mailako finalean, azkenik, Usurbil 1 (Urruzola) gailendu zitzaion, Usurbil 3ri (Landa), 22-40.

Informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.