Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko txapelak, Hernanira

Irazustabarrena-Arrietaren Hernani 1 taldeak irabazi zuen 1. mailako finala, eta Urdangarin-Balerdiren Hernani 3k 2. mailakoa

Hernanira joan dira emakumezkoen paleta argentinarreko txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoakoan. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Donostiako Gaskan. 1. mailan, Irazustabarrena-Arrietaren Hernani 1 taldeak 30-14 hartu zuen mendean bere klubeko Hernani 2 (Gutierrez-Araiztegi). Eta 2. mailan, Urdangarin-Balerdiren Hernani 3k 30-26 irabazi zion Aizpurutarren Ramuntxo taldeari:

Apirilak 6, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) 30 / HERNANI 2 (Gutierrez-Araiztegi) 14

2. Paleta argentinarra emakumezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO (A.Aizpuru-L.Aizpuru) 26 / HERNANI 3 (Urdangarin-Balerdi) 30

Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.