Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, ostiralean, Donostian

Hernani 1 eta Hernani 2 izango dira aurrez aurre nagusien 1. mailako finalean, eta Ziotza eta Su-Berri lehiatuko dira 2. mailakoan; 19:15ean hasiko da jaialdia, Gaska trinketan

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuko dira, ostiralean (2016-04-15), Donostiako Gaska trinketan. 19:15ean hasita, bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Ziotza eta Su-Berri 1 taldeek 2. mailako finala jokatuko dute; eta, ondoren, 1. mailako finalean, Hernani 1 eta Hernani 2 izango dira aurrez aurre. Hona hemen jaialdia:

Apirilak 15, ostirala, 19:15, Donostia-Gaska trinketa


1. Paleta argentinarra neska nagusiak, 2. maila:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) / SU-BERRI 1 (Gabirondo-Maiza)

2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Araistegi) / HERNANI 2 (Arrieta-Huizi)

1. mailako lehian 3 talde aritu dira, eta lehendabiziko bi postuetan sailkatutako taldeek lortu dute finalerako zuzeneko txartela.

2. mailakoan, berriz, 5 taldek jokatu dute, eta lehenengo sailkatuak, Ziotzak, lortu du finalerako pasea. 2. eta 3. postuetan sailkatutako Su-Berri 1 (Gabirondo-Maiza) eta Su-Berri 2 (Galdos-Tejedor) taldeek finalerdia jokatu behar izan zuten (2016-04-08), eta Su-Berri 1 taldeak irabazi zuen, 30-17ko emaitzarekin.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datuak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.