Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa, eskuz banaka. Txapeldunak

Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) irabazi du nagusien 1. mailako finala, eta Letamendia-Mutuberria bikoak (Ramuntxo 6) nagusien 2. mailakoa

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen paleta argentinarreko txapel guztiak lortu ditu Ramuntxo klubak. Monserrat-Pablos bikoteak (Ramuntxo 1) nagusien 1. mailako finala irabazi du, Almandoz-Sagarzazuren Kurpil Kirolak 2 taldearen aurka. Eta Letamendia-Mutuberriak (Ramuntxo 6) jantzi dituzte 2. mailako txapelak, beraien klubeko Labaien-Oiartzun bikoteari (Ramuntxo 1) irabazita.

Hementxe jaialdiaren xehetasunak:

Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
 

1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Xabier Labaien-Iñigo Oiartzun) 22
RAMUNTXO 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria) 30

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu) 18
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos) 30

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra atalean. Argazki galeriak txokoan, berriz, sari banaketaren hainbat irudi daude ikusgai.

*Argazkiak: Peio Cortazar.

miniImagen

Bukatu berri da eskuz banakako lehia Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Joan den larunbatean (2023-03-11) jokatu zituzten finalak, Iruran: Inhar Iparragirrek (Behar Zana), Unax Manterolak (Hernani), Iñigo Labakak (Hernani) eta Xabier Barandiaranek (Mundarro) jantzi dituzte txapelak

Ondorengo lerroetan dituzue bi jaialdien xehetasunak:


Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa
 

1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre 30
MUNDARRO-Aimar Zabala 18

2. Eskuz banaka, jubenilak:
HERNANI-Unax Manterola 35
INTZA-Peru Urdanpilleta 12


Martxoak 11, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa


1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
HERNANI-Iñigo Labaka 40
ALDE ZAHARRA-Eneko Sorondo 26

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
EPLE-Ibon Taberna 29
MUNDARRO-Xabier Barandiaran 40


Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Eskuz banaka atalean ikus daiteke txapelketak emandako guztia. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketako hainbat argazki daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.