Goizean izango dira ikusgai Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarrekoak, Irunen, eta eskuz banakako kadeteen eta jubenilen lehiak, Iruran; eta arratsaldez jokatuko dituzte eskuz banakako nagusienak, Iruran
Trinketeko KIuben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, final ugari izango dira ikusgai larunbat honetan: hain zuzen ere, gizonezkoen paleta argentinarreko finalak (nagusiak 1. eta 2. maila) eta eskuz banakakoak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila). Goizean jokatuko dituzte paleta argentinarrekoak, Irungo Ramuntxo Berrin; eta bai goizez bai arratsaldez eskuz banakakoak: goizean kadete eta jubenil kategorietakoak, eta arratsaldean nagusienak; bi jaialdiak Irurako Ametsa trinketan izango dira.
Ondorengo lerroetan dituzue hiru jaialdien xehetasunak:
Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri
1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 2. maila:
RAMUNTXO 1 (Xabier Labaien-Iñigo Oiartzun)
RAMUNTXO 6 (Mikel Letamendia-Ander Mutuberria)
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusiak 1. maila:
KURPIL KIROLAK 2 (Miguel Almandoz-Unai Sagarzazu)
RAMUNTXO 1 (Ander Monserrat-Gorka Pablos)
Martxoak 11, larunbata, 11:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, kadeteak:
BEHAR ZANA-Inhar Iparragirre
MUNDARRO-Aimar Zabala
2. Eskuz banaka, jubenilak:
HERNANI-Unax Manterola
INTZA-Peru Urdanpilleta
Martxoak 11, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa
1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
HERNANI-Iñigo Labaka
ALDE ZAHARRA-Eneko Sorondo
2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
EPLE-Ibon Taberna
MUNDARRO-Xabier Barandiaran
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Paleta argentinarra eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-Eskuz banaka ataletan kontsulta daiteke espezialitate hauei buruzko informazio guztia.


