Lehiaketa

Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, ostiralean, Donostian

Etxegia-Otaegi eta Tejedor-Maiza izango dira aurrez aurre 2. mailako finalean, eta jarraian Irazustabarrena-Bercetche eta Larralde-Araiztegi lehiatuko dira 1. mailako txapelaren bila; 18:30ean hasiko da jaialdia, Gaska trinketan

Ostiral honetan (2016-06-17) jokatuko dira Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak, 18:30ean, Donostiako Gaska trinketan. Jaialdiko lehendabiziko norgehiagokan, paleta argentinarreko 2. mailako finalean, Etxegia-Otaegi eta Tejedor-Maiza bikoteak izango dira aurrez aurre. Ondoren, Irazustabarrena-Bercetche eta Larralde-Araiztegi lehiatuko dira 1. mailako txapelaren bila. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Ekainak 17, ostirala, 18:30, Donostia-Gaska
 

1. Paleta argentinarra, 2. maila: ETXEGIA-OTAEGI / TEJEDOR-MAIZA

2. Paleta argentinarra, 1. maila: IRAZUSTABARRENA-BERCETCHE / LARRALDE-ARAIZTEGI

Etxegia-Otaegi 2. mailan eta Irazustabarrena-Bercetche 1. mailan zuzenean sailkatu ziren finaletara, ligaxka amaitu ondoren lehendabiziko postua eskuratu baitzuten. Tejedor-Maiza (2. maila) eta Larralde-Araiztegi (1. maila) bikoek, berriz, asteburuan lortu dute finalerako txartela, finalerdietan San Sebastian-Galdos eta Gabirondo-Arrieta bikoteei irabazita, hurrenez hurren. Hauxek izan ziren finalerdiak:

Ekainak 10, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska

1. Paleta argentinarra, 2. maila: SAN SEBASTIAN-GALDOS 27 / TEJEDOR MAIZA 30

2. Paleta argentinarra, 1. maila: LARRALDE-ARAIZTEGI 30 / GABIRONDO-ARRIETA 19

9 bikote lehiatu dira aurtengo txapelketan, nagusien 1. eta 2. mailan. 4 bikote lehendabiziko mailan: Irazustabarrena-Bercetche, Huizi-Garmendia, Larralde-Araiztegi eta Gabirondo-Arrieta. Eta 5 bikote bigarrengoan: San Sebastian-Galdos, Tijero-Sarobe, Etxegia-Otaegi, Garcia-Itxaso eta Tejedor-Maiza.

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Trinkete atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, sailkapenak…).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.