Lehiaketa

Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira ostiralean, Gaskan

Aburuza-Araiztegi eta Perez-Arrieta bikoteek neurtuko dituzte indarrak 1. mailako finalean, eta 2. mailakoan Garcia-Otaegi eta Tijero-Maiza izango dira aurrez aurre; 19:00etan hasiko da jaialdia

Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira ostiralean (2015-06-12), 19:00etan, Donostiako Gaska trinketean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Ekainak 12, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska trinketa:

1. Paleta argentinarra neska nagusiak 2. maila: Garcia-Otaegi / Tijero-Maiza

2. Paleta argentinarra neska nagusiak 1. maila: Aburuza-Araiztegi / Perez-Arrieta

1. mailan, ligaxkan 1. eta 2. saikatu diren bikoteak pasatu dira zuzenean finalera. 2. mailan, berriz, 1. sailkatuak lortu du finalerako txartela, eta 2.ak eta 3.ak finalerdia jokatu behar izan dute; hau da, hain zuzen ere, finalerdiaren emaitza: Tijero-Maiza 30 / Gabirondo-Arriola 28 (ekainak 5, 19:00, Donostia-Gaska).

 

 

7 bikote aritu dira lehian txapelketa honetan, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan:
 

1. maila

ABURUZA-ARAIZTEGI
PEREZ-ARRIETA
GOIKOETXEA-GARMENDIA
LARRALDE-CELINE

2. maila

GABIRONDO-ARRIOLA
GARCIA-OTAEGI
TIJERO-MAIZA

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.