Kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. zein 1. mailako lehiak jokatuko dira, 16:15ean hasita, Ametsa trinketan
Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira, larunbatean (2016-01-16), Irurako Ametsa trinketan. Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) norgehiagokak izango dira ikusgai. 16:15ean hasiko da jaialdia. Hona hemen xehetasunak:
Urtarrilak 16, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI 4 (Arizmendi) / URNIETA 1 (Aldunberri)
2. Eskuz banaka, jubenilak: HERNANI 3 (Pagola) / ILUNPE (Odriozola)
3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: AURRERA SAIAZ (Labaka) / URNIETA (Esnaola)
4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) / URNIETA (Loitegi)
Txapelketak utzitako datu guztiak (emaitzak, puntuazioa, sailkapenak…) webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa eta Kartelera ataletan daude eskuragarri.


